Aurrekondu parte-hartzailearen tailerrako bilkura bat © Ville de Bayonne 

Bizi hiritarra

3. aurrekondu parte-hartzailea: segipen batzorderako deialdia

Herritarren arteko elkarrizketarako bere urrats boluntaristaren karietara, Baiona Hiriak dei bat egiten die interesatuei hurrengo Aurrekondu parte-hartzailearen segipen batzoedeko kide izateko.

Data honetan argitaratua

Segipen batzordearen eginkizuna parte hartze aurrekonduaren urrats bakoitzaren garapen egokiaren zaintzea da. Baiona Hiriak kandidatura deia egiten die hirugarren Aurrekondu parte-hartzailearen segipen batzordeko kide izan nahi luketen baionarrei. Interesatuek maiatzaren 30era arteko epea dute izena emateko.

Segipen batzordea hamar bizilagunek eta hamar hautetsik osatuko dute gehienez, baita dagozkion hiriko zerbitzuek ere.

2024ko ekainaren bukaeran/uztailaren hasieran eta 2024ko urriaren bukaeran bilduko da bizilagunen bozketara aurkeztuko diren proiektu onargarriak eta hautagarriak balioztatzeko. Ondotik, 2025eko hasieran eta bukaeran eta 2026ko apirilean, onartutako proiektuen lorpenen aurrerapenaren balantzea egiteko.

Segipen batzordean bizilagunen borondatezko inbertsioak bost bilkura izan behar ditu bi urteko epean, eta bertaratzea galdetzen zaie, herritarren iritziak behar bezala kontuan hartuak izan daitezen.

Bere hautagaitza aurkeztu

3. aurrekondu parte-hartzailearen segipen batzordean parte hartu nahi baduzu, gomitatua zara formulario bat osatuz galdetzera. Horren gauzatzeko, gainera, adinez nagusi izatea, 3. Aurrekondu parte-hartzailean proiekturik aurkeztu ez izana eta auzo-kontseiluko kide ez izatea beharrezkoa da.

Zozketa bat egina izanen da maiatzaren 30ean.

Izen emate formularioa: https://lateliercitoyen.bayonne.fr/project/copy-of-appel-a-candidature-au-comite-de-suivi-du-budget-participatif-2/questionnaire/deposer-sa-candidature